Europako Hauteskundeak

Lan mahaia osatzeko eskatu du Rebeka Uberak Tolosan

EH Bilduko legebiltzarkidea Tolosan izan da, Asuncion Klinika publifikatzeko eskatu eta horretarako lan egingo duen mahai bat eratzea eskatzeko. Eskualdeko hautetsien babesa izan du agerraldian.

EH Bilduko legebiltzarkide den Rebeka Uberak agerraldia egin du gaur goizean Asuncion Klinikaren aurrean eskualdeko beste hainbat ordezkarirekin batera. Besteak beste, eskualdeko osasun zerbitzua publifikatzeko lan egingo duen lan mahai bat eratzea eskatu du Uberak, EAJren gestioa kritikatzearekin batera. 

Interes pribatuak "pertsonen aurretik lehenesten" dituela adierazi du parlamentariak: "Zilegi da enpresa pribatuak irabaziak, etekin ekonomikoa, helburu izatea. Baina ez da zilegi administrazio publikoak enpresa pribatu bati negozioa bermatzea, interes orokorraren gainetik enpresa pribatu baten interesak jartzeko".

Urkulluren gobernuak Tolosaldeko Osasun Sistema Publiko desegin eta enplegu publikoa desmantelatzeko asmoa duela salatu du EH Bilduko ordezkariak. Horretarako, osasun saila Asuncion klinika kudeatzen duen enpresarekin, Invizarekin, duen hitzarmena baliatzen ari dela ohartarazi dute. "Hitzarmen hori ez zen egin klinikak zituen gabeziak estaltzeko. Osasun zerbitzu publikoan ematen ziren zerbitzuak hitzartu ostean, sistema pribatuko zerbitzua mantendu eta sistema publikokoa kentzen da helburua" esan du. Izan ere, EH Bilduk, erakunde publiko baten lehentasuna "zerbitzu publikoak zaintzea, mantentzea eta bermatzea" dela defenditu du, "herritar guztiei kalitatezko estaldura eskaintzeko".

Uberaren esanetan, kalitatezko osasun babesa "unibertsala eta ekitatiboa" da. Hori dela eta, Tolosaldeko herritarrek ere gainontzekoen eskubide berberak dituztela adierazi du legebiltzarkideak.

Horretarako, EH Biludko hautetsiek eta Tolosaldeko beste udal hautetsiekin batera defendatzen duten lan mahaia sortzea "beharrezkoa" dela esan du Uberak. "Ez da aparteko eskakizun bat. Elkarlanerako, hitz egiteko, adostasunak bilatzeko... balio du mahai horrek". Lan mahai horren helburu bakarra "pertsonak" izan beharko luketela azpimarratu du. Zentzu horretan EAJri mezua bidali dio: "Ez al du esaten EAJk akordioak eta Pertsonak dituztela helburu? Aukera paregabea dute". "Mahaiaren bueltan zain" geratzen direla esanaz amaitu du Rebeka Uberak agerraldia.

Erlazionatuak

EH Bilduk irabazi du Tolosaldean

Tolosaldea

Tolosaldean bozkatzeko eskubidea duten 35.941 herritarretatik 6.765k EH Bilduren botoa eman dute, hau da, %18,87. 2009ko bozketan Iniziatiba Intern...
PSE-EEko ordezkariak izan dira Villabonan

Amasa-Villabona

PSE-EE alderdiko Maria Luisa Arija Villabonako ordezkaria, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Orokorreko ordezkaria, eta Julio Astudillo eta Maria Je...
Inaki Irazabalbeitia: "Egunerokotasuneko arazoekin zikindu behar dira eskuak Europan"

Tolosa

Igandean izango dira Europako Parlamentuko hauteskundeak, eta herritarrek aukeratzen dituzten europarlamentariak bost urtez egongo dira Bruselan. A...
Inaxio Agirreren hitzaldia, Orexan, erabakitze eskubidearen inguruan

Orexa

Europako Hauteskundeen kanpainaren barruan Inaxio Agirreren hitzaldi izan dute Orexan erabakitze eskubidearen inguruan. Ordu betez udal aretoan iza...
EH Bilduren eskualdeko ekitaldiak

Tolosaldea

Hasi da Europako Hauteskundeetako kanpaina eta EH Bilduk hainbat ekitaldi antolatu ditu Tolosaldean. Hemen orain arte bildutakoak.
Josu Juaristi EH Bilduren zerrendaburuarekin solasean Tolosan

Tolosa

Europako hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendaburua den Josu Juaristi Tolosan dago, kultur etxean. Eider Olazar Elduaienek eta Unai Apaolazak elk...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!