Heroinak eta HIESak Urretxun eta Zumarragan sortu zuten minaren memoria kolektiboa jasotzen du Alex Areizagaren dokumentalak. Villabona.dok zikloaren barruan emango dute. Proiekzioaren ondoren solasaldi bat egingo dute.
Abesbatzaren urtemuga ospatzeko, kantu ekitaldia eta dokumentalaren proiekzioa egingo dituzte. Et Incarnatus orkestrak parte hartuko du saioan.
Matxalen De Pedrok zuzendutako antzerki lana helduentzat. Maite Mugerza, Txubio Fernandez eta Jon Ander Urresti ariko dira antzezten. Sarrerak 6 euro.
Opera pantailan ekimenaren barruan Napoliko Teatro di San Carlon grabatutako lana pantailaratuko da. Atsedenaldian mokadutxo bat zerbitzatuko dute.