Iratxe Retolazak gidatuta tertulia literarioa egingo dute euskaraz. Itziar Ugarteren poema liburua aztertuko dute.
Monica Leivak dinamizatutako saioa, gaztelaniaz. 16 urtetik gorakoentzat. Merce Rodoredaren 'La plaza del Diamante' liburua aztertuko dute.
Xilografia tailerra. Oihana Ugarte Iriarterekin. 6 saio. Euskaraz.
Batukada feminista. Amarotz auzo elkartearekin elkarlanean. Ainara Sarasketa Alberdi formatzailearekin. 6 saio.
Maddi Ane Txoperena idazleak bere azkeneko liburua aurkeztuko du. Plazida Otaño liburutegiaren 10. urteurreneko ekitaldien barruan egingo dute aurkezpena.
Heroinak eta HIESak Urretxun eta Zumarragan sortu zuten minaren memoria kolektiboa jasotzen du Alex Areizagaren dokumentalak. Villabona.dok zikloaren barruan emango dute. Proiekzioaren ondoren solasaldi bat egingo dute.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.