Jubilatuen elkarteak Murugarrenera irteera egingo du. Gasteizen geldialdia egin eta gero, Murugarrenen bazkalduko dute, sagardotegi menua.
'25 urte Egipton indusketak egiten: momia, hilobi eta hieroglifiko artean'. José Manuel Galán. (Gaztelaniaz). Djehuty proiektua Espainiako misio arkeologiko bat da, eta K. a. 2000. urtetik erromatarren garaira arteko hilobi-multzo baten indusketa-, zaharberritze-, azterketa- eta argitalpen-lanak egiten ditu. 2023. urteaz geroztik, hilobietako bi jendearentzat irekita daude, baita aurreko garaietako ehorzketa eta adobezko kaperak ere, horien artean duela 4.000 urteko hileta-lorategi bat. Horretaz guztiaz hitz egingo dira hitzaldian.
Ane Labakaren 'Hezur berriak' poema liburuan oinarritutako bertso saio musikatuan, bertsotan arituko dira: Amaia Agirre Arrastoa Oihana Iguaran Barandiaran Uxue Alberdi Estibaritz Gai emailea Ane Labaka Mayoz izagno da, eta musika Ines Osinaga Urizarrek jarriko du.
Rosa Diez-Urrestarazuren 'Cuando brillan las manzanas' liburuaren aurkezpena. Fraisoro ume abandonatuen etxea zen garaian kokatutako eleberria da, hain zuzen ere.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.