Ruben Caceres argazkilariaren Euskal Herriko hegaztien argazki erakusketa.
Ordubete inguruko bisita gidatuan, kalez kale Tolosako historiaren zati bat, bere kokapenaren garrantzia eta beste hainbat istorio deskubrituko dituzu. 10:00. Apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean. 11:00. Apirilaren 2, 3 eta 5ean. 12:30. Apirilaren 5ean. 17:00. Apirilaren 2, 3 eta 4an.
Carmen Mateo Orusen akuarelak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Gipuzkoako elizarik handienetako batera sartzeko aukera ematen dizu bisitak, zutabez osatutako nabe handira. Baina, zalantzarik gabe, bisitaren interesgune handiena gangetara igotzeko aukera da. 12:30 eta 15:30.