Euskaraldiaren hasierako ekitaldia. Euskaraldiari hasiera dantzan emango zaio Anoeta eta Irurako plazetan. Bi ikastolako ikasleak nahasturik izango dira.
11:00. Meza. 11:40. Herriko umeen eskutik kirol erakustaldia, plazan. Ondoren. Barrikotea plazan (txistorra, sagardoa, ardoa...) trikitilarien laguntzaz. 14:00. Bazkaria Iturriondon. Bazkalostean. Oihana IGuaran eta Jexux Mari Irazu bertsolariak, eta Larraitz eta Mikel trikitilariak.
Euskaraldiari hasiera emateko HH eta LHko ikasleek 'Gure bihotzaren taupadak' abestiaren koreografia dantzatuko dute, plazan.
12:30ean, herri kirol erakustaldia Intxaur frontoian: Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga harri-jasotzen eta Joseba Otaegi eta Eneko Saralegi aizkoran. Ondoren, bazkaria Iriarten, bertsolariekin girotuta. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, gaztetxoen pilota partidak, Intxaur frontoian.
13:00. Prozesioa udaletxetik San Martin elizara, txistulariez lagundurik. 13:15. Meza, herriko haur dantzari eta bertsolariek lagunduta. 14:00. Bazkaria, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Ondoren. Trikitilariak.
14:00. Baserritarren bazkaria, Alkizako ostatuan. 17:00. 'Ameli eta Xirrikituen jostunak' ipuin kontaketa, salto gelan. 19:00. Aritz Ganboaren 'Bideak' dokumentala eta hitzaldia, udaletxeko ganbaran.
Bazkalondoren. San Isidro eguneko trikitilariekin batera.
Oinarrizko erlezaintza ikastaroa, Balerdiko Erleak proiektuko Mattin Jauregi Etxeberriarekin. Maiatzak 15, 17, 22 eta 24. Euskaraz. 96 euro. 16:00-18:00. Ostegunak. 09:00-14:00. Larunbatak.
'Nola hitz egin heriotzaz gure haur eta nerabeekin'. Miren Rosekin.
Irurako bizikleta bidezko mugikortasun planaren aurkezpen saioa.
Hanburgesak egiten ikasteko tailerra. 10-15 urte bitartekoentzat. Norberak etxean prestatu eta sukaldatzeko tresnak eta bideak erakutsiko dira, produktua erosten denetik, mahai gainean jarri bitartean dagoen prozesua zein den ezagutzeko. Iz
Francesco Tonucci pedagogoak hitzaldia emango du Abaltzisketako Goibegi aretoan: Beste eskola bat beharrezkoa da. Beste eskola bat posible da.
Karmele Mitxelenaren 'Zoriona, edo antzeko zerbait' lana aztertuko dute, Oihana Iguaranek gidatuta.
19:00. Hikapoteoa Uztartza eta Txantxane tabernetan kalejiraz alaituta. 20:00. Herritarron eta Euskaraldiko hamaiketakoaren argazkia, plazan.
Postal kolekzionistak (Iñigo Asensio bakarka). 'Postal hutsaren kartografia'. Helduentzako, euskaraz.
Nestor Basterretxea eta Altzoko Handia opera. Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena omentzeko erakusketa, Altzoko Erraldoian egindako lanari arreta berezia eskainiz. Piezak Jon Ander Basterretxeak eta Idoia Seijok eraiki zituzten, Hondarribian kokatutako Taller Menina tailerrean.
Arte familia bat: Girovago e Rondella. 'Sormena, askatasuna'.
'WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean'. 6 ordu. Gaztelaniaz.
'Ugare eraldatu zeneko istorioa...' argazki erakusketa.
'Ipuskoa, izanetik izena. 1025-2025' arte erakusketa kolektiboa. Aurten, 1025eko dohaintzaren dokumentu historikoan «Gipuzkoa» hitza lehen aldiz idatziz aipatu zenetik mila urte bete dira. Eskuizkribu honek «Ipuscua» hitza jasotzen du lehen aldiz, gure lurraldearen identitatean funtsezko mugarri bat ezarriz. Erakusketak hainbat diziplinatako hamabost artista biltzen ditu, une historikoa eta gertaera hau gertatu zen tokia interpretatu dutenak. Elena Arrese komisario eta artista plastiko gipuzkoarraren zuzendaritzapean, proiektuak ondare kultural honen garrantzia artearen hizkuntza unibertsalaren bidez transmititzea du helburu. Hauek dira parte hartu duten artistak: Koldobika Jauregi, Elena Cajaraville, Elena Arrese, Iñaki M. Ruiz de Egino, Julia Otxoa, Ricardo Ugarte, Ramon Ruiz Cabestany, Pablo Zuriarrain, Iker Valle, Nisa Goiburu, Uxue Lasa, Angel Navas, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesus Cueto eta Antton Mendizabal. Larunbatetan eta igandeetan: 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
Motozerraren maneiua (hastapena), Tomas Sagastirekin. Euskaraz. 65 euro.
'Oinarrizko interneta. nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Komisario lana Xabier Agirrek egin du. Jatorrizko agiriak, argazki eta kartel-bilduma zabala, liburuxka eta eskuorriak, diplomak, kontrol fitxak, opariak, bideoak eta bestelako elementuak ikusi ahal izango dira.
'Bizitza efimeroa' bizitza efimeroa. Koldoika Jauregi, Jose Ramon Anda, Pablo Zuriarrain, Natalia Cambronero Nieto, Eduardo Arresygor, Juan Chillida Ameztoy, Eider Baile, Angel Navas Goena, Elena Cajaraville, Gerezi Jauregi, Barbara Stammel, Mikel Lertxundi, Xabier Artola Zubillaga, Detritus, Virginia Bosch Urdanibia, Keixeta, Jose Luis Longaron, Iñaki Epelde, Uxue Lasa Ameztoy, Iñaki Ruiz de Egino, Pablo Juarros, Isabel Azkarate Morena eta Jose Luis Zumeta.
'Eskolumeak eta familiak'. Argazki zaharren bigarren bilduma.
May Colmenero margolari tolosarraren Aquella niña que comenzo a pintar (Margotzen hasi zen neska hura) margolan bilduma Hiru tabernan. Bere seme David Colomo 'Pajarillo'-k, musikaz girotuko du inaugurazio ekitaldia, lehen egunean (maiatzak 14), 19:00etan. Erakusketa ekainaren 24a bitarte egongo da ikusgai, tabernaren ordutegi berean, hau da, asteazkenetik igandera, astegunetan 17:30etik aurrera, eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.