Ostirala, otsailak 26



18:00

Hitzaldia

Batzarremuño kulturgunea, Altzo

Lurgaia fundazioari buruzko hitzalida Xabier Rubio Pilarte, Lurgaiako kidea eta biologoaren eskutik. Lurgaia bertako basoak berreskuratzeko fundazioa da. Bertan Lurgaia zer den, nola funtzionatzen duen, zer-nolako lanak burutzen dituen eta zein izan daitekeen partaide bezalako galderak argitzeaz gain, fundazioarekin sinaturiko hitzarmenak zer suposatzen duen ere azalduko dute.

Hitzaldia Batzarremuño kulturgunea

Lurgaia fundazioari buruzko hitzalida Xabier Rubio Pilarte, Lurgaiako kidea eta biologoaren eskutik. Lurgaia bertako basoak berreskuratzeko fundazioa da.

Bertan Lurgaia zer den, nola funtzionatzen duen, zer-nolako lanak burutzen dituen eta zein izan daitekeen partaide bezalako galderak argitzeaz gain, fundazioarekin sinaturiko hitzarmenak zer suposatzen duen ere azalduko dute.


18:30

Haizearen egia + mahai ingurua

Kulturunean, Irura

Tahar Euskadin bizi den 20 urteko mutil sahararra da filmaren protagonista. Emanaldia bukatu ondoren, mahai ingurua izango da. Euskaraz, helduentzat izango da saioa eta gonbidapena eskatu beharko da parte hartzeko.

Haizearen egia + mahai ingurua Kulturunean

Tahar Euskadin bizi den 20 urteko mutil sahararra da filmaren protagonista. Emanaldia bukatu ondoren, mahai ingurua izango da. Euskaraz, helduentzat izango da saioa eta gonbidapena eskatu beharko da parte hartzeko.


19:00

Antzerkia

Leidor antzokia, Tolosa

Ez dok ero.  Tartean Teatroak ekoizten du. Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak osatutako ED3 bikote artistikoaren ikuskizun berria. Mikelote eta Pantxo bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. 

Antzerkia Leidor antzokia

Ez dok ero

Tartean Teatroak ekoizten du. Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak osatutako ED3 bikote artistikoaren ikuskizun berria.

Mikelote eta Pantxo bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute.

Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. 


19:00

Liburu aurkezpena eta meditazio tailerra

Erabilera anitzeko aretoa, Ikaztegieta

Maite Eizmendi ikaztegietarrak 'Jabetuz' CDa aurkeztuko du, eta ondoren, meditazio saioa egingo du. Izen-ematea: udaletxean edo telefonoz (943 64 33 29).

Liburu aurkezpena eta meditazio tailerra Erabilera anitzeko aretoa

Maite Eizmendi ikaztegietarrak 'Jabetuz' CDa aurkeztuko du, eta ondoren, meditazio saioa egingo du.

Izen-ematea: udaletxean edo telefonoz (943 64 33 29).


19:00

Bertso saio berezia: (H)ari naizela irratsaioaren 200. saioaren ospakizuna

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Uhinak. Bertso saio berezia: (H)ari naizela irratsaioaren 200. saioaren ospakizuna. Sarrerak: 10 euro. Gai jartzaileak: Imanol Artola, felix. Bertsolariak: Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Soto.

Bertso saio berezia: (H)ari naizela irratsaioaren 200. saioaren ospakizuna Gurea antzokia

Uhinak. Bertso saio berezia: (H)ari naizela irratsaioaren 200. saioaren ospakizuna.

Sarrerak: 10 euro.

Gai jartzaileak: Imanol Artola, felix.

Bertsolariak: Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Soto.


19:30

Elkarretaratzea

Anoeta

Elkarretaratzea euskal presoen eskubideen alde.

Elkarretaratzea

Elkarretaratzea euskal presoen eskubideen alde.


20:00

Kontzentrazioa

Herriko plaza, Lizartza

Azken ostiraleko kontzentrazioa.

Kontzentrazioa Herriko plaza

Azken ostiraleko kontzentrazioa.



Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz'

Topic, Tolosa

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean.  Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.

Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz' Topic

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. 

Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.



17:30
20:30

Jeiki jeiki 2021

Aranburu jauregia, Tolosa

Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da  erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.

Jeiki jeiki 2021 Aranburu jauregia

Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira.

Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da  erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.



09:30
13:30

Ikastaroa

Lehiberri, Tolosaldea

Turismo enpresentzat: zerbitzu berriak diseinatu eta sare sozialak erabili. Gipuzkoako Bazkundeak antolatuta, 40 orduko ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio, ERTEn dauden pertsonentzat doakoa da. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus 

Ikastaroa Lehiberri

Turismo enpresentzat: zerbitzu berriak diseinatu eta sare sozialak erabili.

Gipuzkoako Bazkundeak antolatuta, 40 orduko ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio, ERTEn dauden pertsonentzat doakoa da.

Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus 



17:30
20:30

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak' Aranburu jauregia

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoE
Erkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.