Ostirala, apirilak 26



10:00

Ezpala berriro martxan

Ezpala gaztetxea, Tolosa

10:00. Gosaria. 16:00. Hausnarketa prozesua. 17:00 M1 Langileontzat dinamikako argazki masiboa Ezpalan. 22:00. Afalostean Peputzek girotuko du langileon kontrolpeko Ezpala.

Ezpala berriro martxan Ezpala gaztetxea

10:00. Gosaria.

16:00. Hausnarketa prozesua.

17:00 M1 Langileontzat dinamikako argazki masiboa Ezpalan.

22:00. Afalostean Peputzek girotuko du langileon kontrolpeko Ezpala.


10:00

Kaxilda gaztetxe berria

Kaxilda gaztetxea, Zizurkil

11:30. Lehen sorospenak. Lan Istripuetan zer? tailerra, plazan.17:00. M1-eko argazkia Tolosan.18:00. Kalejira Joxe Arregi plazatik.18:30. Herri batzarra plazan.20:00. Hilabete bukaerako kontzentra, Zizurkil beheran.

Kaxilda gaztetxe berria Kaxilda gaztetxea

11:30. Lehen sorospenak. Lan Istripuetan zer? tailerra, plazan.
17:00. M1-eko argazkia Tolosan.
18:00. Kalejira Joxe Arregi plazatik.
18:30. Herri batzarra plazan.
20:00. Hilabete bukaerako kontzentra, Zizurkil beheran.


17:00

Haurrentzako emanaldia: 'Nahia eta Neo'

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

Rosa Martinezen eskutik, 3 urtetik gorakoentzat.

Haurrentzako emanaldia: 'Nahia eta Neo' Ibarrako kultur etxea

Rosa Martinezen eskutik, 3 urtetik gorakoentzat.


17:00

Toka eta pintxo potea

Berastegi

17:00. Toka txapelketa Gaztainondo elkartean. 19:00. Presoen alde elkarretaratzea plazan. 19:30. Pintxo potea herrian zehar.

Toka eta pintxo potea

17:00. Toka txapelketa Gaztainondo elkartean.

19:00. Presoen alde elkarretaratzea plazan.

19:30. Pintxo potea herrian zehar.


19:00

Reggae gaua

Anoetako Gaztetxea, Anoeta

Reggae gaua Anoetako Gaztetxea

20:30

Kontzertua: El Consorcio

Leidor antzokia, Tolosa

El Consorcio taldeak 50 urteko ibilbidearen errepasoa egingo du, arrakasta handienetakoak taularatuz. Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta Kutxaren plataforma digitalean. 

Kontzertua: El Consorcio Leidor antzokia

El Consorcio taldeak 50 urteko ibilbidearen errepasoa egingo du, arrakasta handienetakoak taularatuz.

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta Kutxaren plataforma digitalean. 


22:00

Kontzertua: Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola

Orexa

Sarrera doan.

Kontzertua: Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola

Sarrera doan.



17:30
20:30

Erakusketa: 'Xabier Artola - Kameren aurrean dantzari'

Aranburu jauregia, Tolosa

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa. Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela. Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina. Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.

Erakusketa: 'Xabier Artola - Kameren aurrean dantzari' Aranburu jauregia

Xabier Artola Zubillaga-renDANTZA filmeko argazki sorta bat

Telmo Esnalek zuzendutako Dantza-ren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer-nolako egoerak eta aukerak izango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa.

Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora ere bada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela.

Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak, mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina.

Xabier Artola Zubillaga, 2019ko urtarrila.



10:00
19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland' Topic

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.

 

Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa.

Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00



09:30
13:00

Udaberriko tailerra: 'Jolastuz, bidea eraiki'

Topic, Tolosa

Topic zentroak antolatutako tailerra, Pazko asteko egunetarako. Sei urtetik gorako gaztetxoei begirakoa izango da, eta aurrez eman beharko da izena. Besteak beste, txotxongiloen izaerak asmatuko dituzte, pertsonaiak irudikatuko dituzte, eta horiekin istorioak sortuko dituzte, batez ere, inprobisazioa landuz.

Udaberriko tailerra: 'Jolastuz, bidea eraiki' Topic

Topic zentroak antolatutako tailerra, Pazko asteko egunetarako. Sei urtetik gorako gaztetxoei begirakoa izango da, eta aurrez eman beharko da izena. Besteak beste, txotxongiloen izaerak asmatuko dituzte, pertsonaiak irudikatuko dituzte, eta horiekin istorioak sortuko dituzte, batez ere, inprobisazioa landuz.

Guneak:

Egutegia

Azaroa
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  
Abendua
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Urte osoko agenda ikusi »»