Zizurkilgo kuadrillek bat egingo dute, gaur, Joxe Arregi plazan, Blusen egunaren aitzakian. Sagardo dastatzearekin ekin diote goizari, eguzkipean, eta paella jango dute bazkaltzeko.
Ondoren, jokoak antolatuko dituzte kuadrillen artean, kontzertuak hasi aurretik.