Auzoetako festak

Haurrek eurentzat hartu dute Amarozko jaietako goiza

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko uztailaren 5a

Atzo hasi ziren Tolosako Amarotz auzoko jaiak, eta gaur goiza haurrei eskainitakoa izan da. Gauean La Jodedera eta Zesuma taldeak ariko dira parranda giroa piztuz.

Uztaileko lehen asteburua iritsi bezain pronto, zapi horia soinean janzten dute Amarozko auzotarrek. Aurten ere halaxe egin dut eta, atzo hasita, bihar arte ez dute lepotik kenduko.

Gaur goizean haurrak protagonista izan badira ere, jada tradizio bilakatu den ajoarriero lehiaketa ere egin dute, prestatutako mokaduekin bazkaria egiteko.

Arratsaldean haur eta gaztetxoek kanturako aukera izango dute, eta gauean La Jodedera eta Zesuma taldeen emanaldiek elkartuko dute jendea festagunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!