Auzoetako festak

San Fermin usaina Iurreamendin

Ataria 2014ko uztailaren 4a

Atzotik festan murgilduta badaude ere Iurreamendi auzoko herritarrek gaur izan dute txupinazoa, zuri gorriz jantzita.

Entzierroa egin dute, eta ondoren haur jolasak, erronka, Larrain dantza eta afariaz gain, dantza, karaokea eta musikak ez du hutsik egingo.

Gaurko egun handiaz gain, ordea, larunbata ere jai giroan pasako dute. Kros herrikoa, toka txapelketa eta afariarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!