Biztanleria, jaiotzak eta heriotzak 2001-2021

Ataria 2022ko azaroaren 29a

Albiste honetan eskualdeko biztanleriaren bilakaera ikusi daiteke, jaiotza eta heriotzak kontuan hartuta.

 

Eskualdeko datuak:

Tolosaldeko jaiotza eta heriotza datuak aztertuta ikusi daiteke, 2001etik 2016ra jaiotza gehiago izan zirela heriotzak baino. 2017an berriz, jaiotza eta heriotzak parekatu ziren. Eta hortik aurrera heriotzak gehiago dira, azken bi urteetan gainera, alde hori nabarmendu delarik.

 

Herriz herrikako datuak:

Eskualdeko hogeita zortzi herrietatik zazpitan berriz, ez dute eskualdeko joera orokorra jarraitzen, izan ere, 2021ean, herri horietan, jaiotza gehiago izan ziren heriotzak baino.

  • Anoeta: 26 jaoitza eta 13 heriotza.
  • Irura: 16 jaiotza eta 7 heriotza.
  • Aduna: 4 jaiotza eta 0 heriotza.
  • Albiztur: 3 jaiotza eta 1 heriotza.
  • Belauntza: 2 jaiotza eta 1 heriotza.
  • Bidania-Goiatz: 4 jaiotza eta 3 heriotza.
  • Ikaztegieta: 4 jaiotza eta 3 heriotza.
  • Orendain: 2 jaiotza eta 1 heriotza.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!