Eskualdeko datuak:
2001etik 2021erako biztanleria datuak kontuan hartzen baditugu, eskualdeak izan duen igoera nabarmena da. 2001ean 42.544 biztanle zituen eta 2021ean berriz, 48.058, %13ko igoera izan du.
Herriz herrikako datuak:
Tolosaldeko herri bakoitza aztertzen hasita berriz, ia herri guztiak igo dira, nahiz eta handienek gorabehera batzuk izan dituzten. Hogeita zortzi herrietatik 26 igo dira eta bik berriz, biztanle gutxiago dituzte: Amezketak 23 eta Belauntzak 11 gutxiago.
Ehunekoa kontuan hartzen badugu berriz, ondorengo bost herriak dira gehien igo direnak:
- Irura %215
- Baliarrain %176
- Orendain %158
- Larraul %148
- Aduna %142