Eskualdea, adin tarteen arabera

Ataria 2022ko azaroaren 29a

Albiste honetan eskualdeko biztanleria hiru zatitan banatu da, 20 urtez azpikoak, 60tik gorakoak eta tartekoak.

 

Eskualdeko datuak:

Tolosaldeko datuei erreparatuta, 2021eko biztanleria zenbatekoak ondorengoak dira: 20-59 urte artekoak dira biztanleriaren zatirik handiena, erdia pasatxo (%51); ondoren, 60 urtetik gorakoak (%29); eta azkenik, 20 urtez azpikoak (%21).

 

Herriz herrikako datuak:

Herrietako joera ere, eskualdekoaren berdina dela ondorioztatu daiteke ia herri guztietan. Hala ere, badira zazpi, 20 urtez azpikoak 60tik gorakoak baino gehiago dituztenak: Aduna, Alkiza, Baliarrain, Irura, Larraul, Orexa eta Orendain. Eta Albizturren kasuan berriz, 20 urtez azpikoak eta 60 urtetik gorakoak berdinak dira, bi multzoetan 78 herritar zeuden 2021ean.

Biztanleria datu hauek ehunekoetara ekarrita ondorengoak dira daturik nabarmenenak:

  • Herri gazteenak:
    • Baliarrain: 20 urtetik beherakoak %30 dira eta 60tik gorakoak %16; 20 urtetik gorakoak 60tik gorakoen bikoitza dira.
    • Aduna: %26 20 urtetik behera eta %20 60tik gora.
    • Irura: %26 20 urtetik behera eta %16 60tik gora.
    • Aduna: %26 20 urtetik behera eta %19 60tik gora.
  • Herri zaharrenak:
    • Hernialde: 60 urtetik gorakoak %37 dira eta 20 urtetik beherakoak %20; 60tik gorakoak 20 urtetik beherakoen ia bikoitza dira.
    • Ibarra: %34 60tik gora eta %19 20tik behera.
    • Belauntza: %34 60tik gora eta %19 20tik behera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!