Biztanleriaren bilakaera 2001 eta 2021 urteetan

Ataria 2022ko azaroaren 29a

Tolosaldeko biztanleria %13an igo da azken 20 urteetan.

 

Eskualdeko datuak:

2001etik 2021erako biztanleria datuak kontuan hartzen baditugu, eskualdeak izan duen igoera nabarmena da. 2001ean 42.544 biztanle zituen eta 2021ean berriz, 48.058, %13ko igoera izan du.

 

Herriz herrikako datuak:

Tolosaldeko herri bakoitza aztertzen hasita berriz, ia herri guztiak igo dira, nahiz eta handienek gorabehera batzuk izan dituzten. Hogeita zortzi herrietatik 26 igo dira eta bik berriz, biztanle gutxiago dituzte: Amezketak 23 eta Belauntzak 11 gutxiago.

Ehunekoa kontuan hartzen badugu berriz, ondorengo bost herriak dira gehien igo direnak:

  • Irura %215
  • Baliarrain %176
  • Orendain %158
  • Larraul %148
  • Aduna %142

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!