Letren errepublika

#0313 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022ko maiatzaren 24a

Liburu argitalpen ezberdinekin eta Aiztondoko Plazida Otaño liburutegirako egindako bisitarekin osatu dugu azken hamabostaldiko uzta.

Hauexek dira aste honetan landu ditugun osagaiak Letren Errepublikan:

  • Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian 6. urteurrena ospatu zuten apirilean. Horrekin batera, motxila ibiltaria ekimenaren barruan erakusketa zabaldu dute eta material birziklatuarekin egindako jolasak ere jarri dituzte umeentzako aukeran. Irene Urruzola liburuzainak eman dizkigu azalpenak.
  • Basamortuan izeneko ipuin ilustratua aurkeztuko dute maiatzaren 25ean Amasako Hika txakolindegian. Elena Arreserenak dira ilustrazioak eta Juan Kruz Igerabiderenak testuak. Adunako idazleak azaldu dizkigu ipuin honen ingurukoak.
  • Alkizan bizi den Kepa Fernandez de Larrinoa antropologo eta Lera ikerketa taldeko buruak, egunotan aurkeztu duten liburuaren berri eman digu. Gladys del Estal militante ekologistaren memoria berreskuratu dute argitalpen honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!