Plazida Otaño liburutegiko ekimen sorta

Jon Miranda Labaien 2022ko maiatzaren 24a

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian hilabete honetan ekimen ugari antolatu dituzte eta Irene Urruzolak eman digu guzti horren berri.

Plazida Otaño liburutegiak apirilaren 23an bete zituen sei urte. Horren harira, Sagra Jauregiberri herritarrak Plazida Otaño zena gogoan hartuz telazko liburua osatu du.

Bestalde, Itsasoko animaliak erakusketa zabalik dago liburutegiko erakusleihoan. Motxila ibiltaria ekimenaren barruan, haurrek itsasoko animaliak sortzeko zeregina izan dute, material birziklagarriak erabiliz. Ekaina hasiera arte izango da ikusgai erakusketa Plazida Otañon.

Birziklapenaren nazioarteko eguna eta jolasarena uztartuz, material birziklatuarekin egindako jolasak egin dituzte. Besteak beste, okaren jokoa egin dute Plazida Otañoren irudian oinarrituz, eta besteak beste, Maria Altunak osatutako marrazkiak erabiliz. Egunotan izango dira jolasak liburutegian.

Bestalde, Arroz Urez Mikel Antzaren liburua aztertuko dute euskarazko irakurketa klubean, maiatzaren 31ean. Oihana Iguaranek moderatuko du saioa eta egilea bertan egongo da.

 

Erlazionatuak

#0313 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022 mai 24 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!