Letren errepublika

#0305 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2021eko azaroaren 23a

Memoria ariketa bat proposatu dugu azkeneko Letren Errepublikan. Akordutik atera dute Oihana Iguaranek eta Maria Altunak Plazida Otaño bertsolaria eta osatu duten ipuin ilustratuaz aritu gara. Eta, 36ko gerran arakatuz, Alberto Barandiaranek osatu duen erreportaje-kronikaz hitz egin dugu irratsaioan.

Aste honetan Letren Errepublikara gonbidatu ditugun lagunak:

  • Kontalari2 taldeko Lurdes Gorostegik Osaba otso ipuina aurkeztu digu; Egokitzapen honek Italiako Frioleko ipuin tradizional batean du oinarria.
  • Plazida Otañori buruz, Plazida, oihartzunaren plaza ipuin ilustratua aurkeztu dute Oihana Iguaranek eta Maria Altunak. Lan honen ingurukoak kontatu dituzte gurean.
  • Alkizara dator Hitzak zaindari erakusketa. Euskal liburugintzako hainbat eragilek prestatu dute elkarrekin. Ana Urrestarazu Euskal Editoreen elkarteko idazkari teknikoak kontatu ditu erakusketa honen inguruak.
  • Alberto Barandiaranek Gurea falangista zen liburua aurkeztu berri du. Kazetaritza kronika honetan Luis Fernandezen historiaren bila abiatu eta aitonarekin nola topo egiten duen kontatzen du idazle altsasuarrak. Gurera gonbidatu dugu lanaz hitz egitera.
  • Gogoan dut aurkeztu du Tolosan Aritz Galarraga hondarribiarrak. IbonRg musikaria izan du alboan eta aurkezpenean entzundakoekin borobildu dugu aste honetakoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!