'Gogoan dut' lana aurkeztu du Aritz Galarragak

Ataria 2021eko azaroaren 13a

Pamiela argitaletxean argitaratutako 'Gogoan dut'  liburuaren aurkezpena egin zuen ostiralean idazle hondarribiarrak, IbonRg musikariarekin batera.

Tolosako kultur etxeko areto nagusian jendaurrean aurkeztu du Gogoan dut liburua Aritz Galarragak. Udaberrian kaleratu zuen liburua, "autobiografia" moduko oroitzapen bilduma bat da. "Ez da autobiografia konbentzional bat, hari kronologiko bati jarraitzen diona, saltoka eta oroitzapenez oroitzapen harilkatzen doan liburu bat baizik".

Oroitzapen bakoitza "gogoan dut" egitura anaforiko eta errepikakorrarekin abiatzen da eta horrela osatu du liburua Galarragak, "otoitz edo mantra baten modura". 1.500 oroitzapen inguru bildu ditu.

IbonRg-rekin batera egin du aurkezpena Galarragak. Liburuan agertzen diren erreferentzia musikal batzuen bertsioak egiten ditu musikariak aurkezpen saioan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!