Letren Errepublika

«Eraso sexista batek geruza pila bat eta aurpegi asko dauzka»

Jon Miranda Labaien 2020ko azaroaren 17a

Samara Veltek (Zarautz, 1991), 'Nik sinesten dizut' liburua aurkeztuko du bihar, 19:00etan, Iruran. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua hizpide izan ditu Letren Errepublikan.

Eskualdeko liburutegietatik egindako proposamenei arreta jarri diegu gaurko irratsaioan. Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri elkarteak Booktuberboom lehiaketa jarri dute martxan eta Intza Alkainek hitz egin digu 14 eta 18 urte arteko gazteei bideratuta lehiaketaz.

Bestalde, Galtzagorritik aste honetan egin diguten beste proposamen bati egin diogu azpimarra. Liburuaren astearen barruan Alizia lurralde miresgarrian liburuan oinarritutako areto literarioa jarri dute Atxulondo kultur etxean. Lur Korta gidariak aurkeztu digu ostiralera arte zabalik izango den aretoa.

Josu Artutxa lankideak Karlos Linazasororekin hitz egin du aste honetako elkarrizketa nagusian. Idazle tolosarrak Buzón de sugerencias aforismo liburua argitaratu berri du.

Galtzaundi euskara taldeak martxan duen irakurle taldearen hurrengo hitzorduari ere aipatu dugu. Azaroaren 26an, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek idatzitako Trikua esnatu da saiakeraz arituko dira. Yurre Ugarte irakurle taldearen dinamizatzaileak hitz egin digu liburuaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!