Zubimusu ikastolak banatu du Tanta sariduna

Ataria 2020ko urriaren 21a

Tanta elkartasun txartelen artean saritua 043.939 zenbakiduna izan da. Hilabete bateko epea izango du zenbaki saritua duen onuradunak 60.000 euroko saria jasotzeko.

Tanta elkartasun txartelak eskuratzearen truke iragarrita zegoen 60.000 euroren zozketa gaur egin da, urriaren 21ean. Andres Urrutia notario jaunaren aurrean egin da zozketa, eta hauxe izan da zenbaki saritua: 043.939.

Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez balitz, ordezko beste zenbaki bat ere atera da. Ordezko zenbaki hori hauxe da: 017.203. Zenbaki sarituta duen Tanta txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu zen, eta ordezko zenbakiaren txartela, berriz, Gasteizko Armentia ikastolaren bitartez. Epea agortuta agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak beste hilabete bateko epea izango luke saria eskatzeko.

"Mila esker mila Tanta txartelak erosiz ikastolekiko elkartasuna erakutsi duzuen guztioi, eta zorionak zenbaki saritua egokitu zaionari. Elkartasunak saria du", esan dute Ikastolen Elkartetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!