'Korri, punpa, ttak' Kilometroaken abesti ofiziala

Ataria 2020ko maiatzaren 29a

Gaur aurkeztu dute Kilometroak 2020-ko abesti ofiziala. Musika Xabier Zubeldia Zubimusuko irakasleak egin du, eta letra Amaia Agirre ikasle ohiak.

2020ko Kilometroak jaiaren abestia. Urriaren 4an Amasa-Villabonan eta Zizurkilen egingo da Kilometroak jaia, Zubimusu Ikastolak antolatuta. Korri, Punpa, Ttak izango da leloa, eta abestiaren izenburua ere horixe da. Xabier Zubeldia Zubimusuko irakasleak eta musikariak egin du musika, eta letra, berriz, Amaia Agirre Zubimusuko ikasle ohiak eta bertsolariak. 

- Abestiaren izenburua: Korri, Punpa, Ttak!
- Musika: Xabier Zubeldia
- Letra: Amaia Agirre
- Ahots nagusia: Juanpa Agirre
- Gitarra: Xanet Arozena
- Programaketa eta grabaketa arduraduna: Joxe Mendizabal
- Haurren ahotsen grabaketa: Kamile Mendizabal

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!