2020ko Kilometroetako denda inauguratu dute Villabonan

Leyre Carrasco 2019ko azaroaren 22a

Hilabete guztian zehar auzolanean aritu direnek, emaitza bikainak jaso zituzten atzoko inaugurazion.

Aurtengo Kilometroetako jaiari lotutako dendaren ateak zabaldu dituzte Villabonako Altzin auzoko 3. zenbakian. Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolako gaztetxoek, Kristina Solanorekin batera egindako trikiti eta pandero kalejira txiki batek eman zion hasiera inaugurazioari. Ondoren, egokitu eta txukundu duten lokala ezagutarazteaz gain, 2020ko Kilometroetako materiala ere aurkeztu zuten eta azkenik, merendola txiki batekin eman zioten amaiera inaugurazioari.

Bertan aurki dezakezun eskaintza zabala da: kamisetak, kirol-jertseak, zirak, biserak, poltsak, txapelak, buffak, botilak, aterkiak, askari-zorroak, giltzatakoak edota eskumuturrekoak, besteak beste.

Dendaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik ostiralera 17:00 - 20:00 eta larunbatetan 10:00 - 13:00.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!