'Korri, punpa, ttak' Kilometroaken abesti ofiziala

Tolosaldeko Ataria 2020ko urr. 4a, 08:00

Maiatzean aurkeztu zuten Kilometroak 2020-ko abesti ofiziala. Musika Xabier Zubeldia Zubimusuko irakasleak egin du, eta letra Amaia Agirre ikasle ohiak.

2020ko Kilometroak jaiaren abestia. Urriaren 4an, igande honetan, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen egitekoa zen Kilometroak jaia, Zubimusu Ikastolak antolatuta. Korri, Punpa, Ttak da leloa, eta abestiaren izenburua ere horixe da. Xabier Zubeldia Zubimusuko irakasleak eta musikariak egin du musika, eta letra, berriz, Amaia Agirre Zubimusuko ikasle ohiak eta bertsolariak. 

- Abestiaren izenburua: Korri, Punpa, Ttak!
- Musika: Xabier Zubeldia
- Letra: Amaia Agirre
- Ahots nagusia: Juanpa Agirre
- Gitarra: Xanet Arozena
- Programaketa eta grabaketa arduraduna: Joxe Mendizabal
- Haurren ahotsen grabaketa: Kamile Mendizabal

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!