'Ttak' egiteko garaia iritsi zaio Zubimusu ikastolari

Leyre Carrasco 2020ko urriaren 4a

Zubimusu Ikastolak Gipuzkoako Ikastolei luzatu die 2021eko Kilometroak antolatzeko lekukoa. 

Kilometroak Astea egitarauaren baitan, lekukoaren emate ekitaldia ospatu dute gaur Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, 11:00etan hasita. Herrigintza, kultura, hezkuntza, herritartasuna, transmisioa eta erresilientzia oinarri hartuta Kilometroak Astea izeneko egitaraua antolatu zuten, irailaren 28an hasita eta urriaren 4an bukatuz. Kilometroak jai handiaren ordezkoa izan den egitarau xumeagoari gaur eman diote amaiera.

Nekane Artola, Gipuzkoako Ikastolen lehendakariak esku artean eraman du Kilometroak jaien lekukoa: «Ezin izan dugu behar bezala garatu gure asmoa, baina garbi dugu Gipuzkoako Ikastolok egindako hausnarketatik ateratako ondorioak inoiz baino ageriago gelditu direla azken hilabeteotan».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!