Ikastolen jaiei omenaldia egin zitzaien ikasturte hasierako ekitaldian

Ataria 2020ko ira. 28a, 12:50

Argazkia: Ikastolen Elkartea

'Etorkizunerantz, hezkuntza eraldatzen' lelopean, ikasturte hasierako ekitaldia egin zuen Ikastolen Elkarteak larunbatean Agurainen.

Ikastolen ikasturte hasierako aurtengo ekitaldian ikastolen jaiei omenaldia egin zitzaien. Aurten, pandemiaren ondorioz, ezin izan dira ospatu Araba Euskaraz, Herri Urrats, Ibilaldia, Nafarroa Oinez eta Zubimusu ikastolak antolatzen duen Kilometroak. Baina urte osoan egindako lanaren aitortza egin zaie.

“Ikastolen eta ikastolen jaien balio nagusietakoak dira auzolana eta elkarlana. Urte guztian zehar egin duzue lan bi balio horietan oinarrituta, eta haien bitartez ikastolen gainerako balioak ezagutarazi dituzue. Jaso itzazue ikastola guztion aitortza eta esker ona”, adierazi zitzaien larunbateko  ekitaldian.

Oholtza gainean izan zen Nerea Zumeaga Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolako zuzendari-kudeatzailea.

Baliabide eske

«Baliabide gehiago» behar dituzte ikastolek «pandemiaren kurtsoari» aurre egiteko. Hala berretsi zuen larunbatean Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak. Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berria ekitaldian zela baliatu zuen Tellituk, «aurreko gobernuak hartu gabe utzitako erabakiak» eskatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!