Pilotariak KMK 2020ko dendan izan dira bisitan

Ataria 2020ko otsailaren 4a

Ostiralean Kilometroak dendaren aurrealdean bost pilotari hauen bisitaz gozatzeko aukera izan zuten: Iñaki Artola, Ander Imaz, Anne Maiza, Iker Irribarria eta Eneko Maiz.

Bertaratutako gaztetxoen galderei erantzun zieten bost pilotariek eta gero umeekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!