Bideoa

'Punpa' bertsoa, Kilometroak Txikia

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko urtarrilaren 26a

Aiztondo bailara eta bertako herritarrak Kilometroak jaiaren giroan sartu, eta egitasmo honen garrantziaz jabetzeko, Kilometroak txikia festa ospatu dute, goizean, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen.

Zizurkilgo Joxe Arregi plazan izan da ekitaldi nagusia, eta bertan, bidean zehar topatutako piezekin, puzzle bat osatu dute ikasleek. Kasu honetan, bertso bana osatu dute, eta honakoa, Amaia Agirre bertsolariak Punpa hitzaren baitan osatutako bertsoa duzue.

 

Punpa bertsoa:

Belaunaldi gazteak

lehengoen zorretan

Korri, Punpa, Ttak eta

hitzen hots honetan

segi auzolanean

hainbat alorretan

euskararen zubi (e)ta

bidezidorretan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!