Zuzenean ikusgai

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala oso-osorik zuzenean jarraitzeko aukera

Ataria 2019ko abenduaren 14a

Ataria.eus-en finala zuzenean jarraitzeko aukera egongo da 17:00etatik aurrera. Zortzi bertsolarien artean izango da Oihana Iguaran amasarra.

Arratsaldean Ilunbera joateko aukerarik ez duenak, ataria.eus webgunean ere zuzenean jarraitu ahal izango du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. ETB-ren eskutik eta 16:55etatik aurrera, Ilaski Serranok eta Martin Aramendik aurkeztuko duten emankizuna ikusteko aukera izango dute Tolosaldeko Atariaren web orrian. 

Finalean ondorengo zortzi bertsolarik hartuko dute parte: Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Alaia Martin, Ane Labaka, Oihana Iguaran, Beñat Lizaso eta Nerea Elustondo.

Jada betetzen hasi da Donostia Arena, eta Amasako bertsolariari ez zaio animorik faltako. Hona, Harituz Elkarteko kideek harmailetan jarri duten pankarta:

Segidan, finalaren inguruan Tolosaldeko Atariak argitaratu dituen edukiak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!