ALEGIA
Unai Iraolak zortzi urte egin ditu alkate Alegian. Bere lekukoa hartu du talde politiko bereko, EH Bilduko Arantxa Irazustak.
AMEZKETA
Iñaki Amundarainek (EH Bildu) alkatetzan jarraituko du datozen lau urteetan baina ondoan izango dituen talde kide guztiak berriak ditu. Oposizioan Amezketa Etorkizuneko bi zinegotzi ariko dira.
ABALTZISKETA
Herrigintza hautagaitza izan zen udal hauteskundeetara aurkeztu zen bakarra. Beste lau urte segiko ditu alkatetzan Jon Zubizarretak.
ORENDAIN
Aldaketa izango da Orendainen datozen lau urteetan. EH Bilduko bost zinegotziek kargua hartu dute gaur goizean, Migel Angel Arsuaga buru dutela.
IKAZTEGIETA
Bakarne Otegi (EH Bildu) izan da alkate orain arte Ikaztegietan eta beste lau urtez jarraituko du kargu berean, maiatzaren 26ko udal hauteskundeak irabazi ondoren.
BALIARRAIN
Auzolanean Bizirik taldeak aurkeztu zuen hautagaitza udal hauteskundeetan eta zerrendan zihoazen bost kideek hartu dituzte karguak. Argazkian, Josu Ozaita alkate makilarekin.
ALBIZTUR
Bi hautagaitza aurkeztu ziren udal hauteskundeetara, baina Albiztur Bizituz taldeak eskuratu zituen zazpi zinegotziak. Iñaki Orbegozo aukeratu dute alkate.
BIDANIA-GOIATZ
EH Bilduko Agurtzane Zelaia aukeratu dute alkate Bidania-Goiatzen. Garai Berriak taldeak hiru zinegotzi izango ditu
ALTZO
Txomin Rezola (EH Bildu) izango da alkate berria Altzon. Orain arte alkate izan den Joseba Elduaienen eskutik jaso du alkate makila.
Udalen osaketa gehiago: