Elkarlanari dei eginez, bigarrenez hartu du aginte makila Olatz Peonek

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko ekainaren 15a

None
Tolosa agintze hartzea 2019 1 1560600908943
Tolosa agintze hartzea 2019 2 1560600910087
Tolosa agintze hartzea 2019 3 1560600911182
Tolosa agintze hartzea 2019 4 1560600912081
Tolosa agintze hartzea 2019 5 1560600913063
Tolosa agintze hartzea 2019 6 1560600913710
Tolosa agintze hartzea 2019 7 1560600914850
Tolosa agintze hartzea 2019 8 1560600916063
Tolosa agintze hartzea 2019 9 1560600916703
Tolosa agintze hartzea 2019 10 1560600917360
Tolosa agintze hartzea 2019 11 1560600917982
Tolosa agintze hartzea 2019 12 1560600918915
Tolosa agintze hartzea 2019 13 1560600919819
Tolosa agintze hartzea 2019 14 1560600920786
Tolosa agintze hartzea 2019 15 1560600922019
Tolosa agintze hartzea 2019 16 1560600923057
Tolosa agintze hartzea 2019 17 1560600924190

Joxemari Villanueva PSE-EEko zinegotziaren botoarekin, EAJk hartu du gobernua Tolosan; EH Bilduko zinegotziek “euskal errepublika feminista, euskalduna eta berdinzalea” izan dute hizpide, haien zin-egiteetan.

Aurreikuspenen neurrikoa izan da udal aginte hartzea, Tolosako udaletxean, eta Olatz Peon Ormazabalek bigarren agintaldiari ekingo dio, astelehenean, alkate moduan. Joan den maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ondoren, EAJ eta EH Bildu berdinduta zeuden 8na aulkirekin, baina, gainerako udalerrietan bezala, Tolosan ere jeltzaleek sozialisten babesa jaso dute.

12:00etako hitzordua baino lehen, aulki ia guztiak beteta zeuden pleno aretoan eta, kredentzialen aurkezpena eta bestelako legezko egitekoak osatu eta gero, nork bere kargua onartu behar izan du. Joxemari Villanueva PSE-EEko zinegotzi izendatu berriak eskerrak eman dizkie azken 40 urteotan Tolosako udal ordezkari izandako gizon-emakumeei; ondoren, Juan Mari Jauregi gogora ekarri nahi izan du. Bere aldetik, Olatz Artola EH Bilduko zinegotziak feminismotik egin du bere lehen udal hitz-hartzea, eta karguan ere hala jardungo duela berretsi. Biek osatu dute kargu hartzerako beharrezkoa den adin-mahaia.

Alkateak aginte-makila hartzearekin batera hartu du hitza, datozen lau urteei begiratzeko. Politikagintza herriaren zerbitzura jartzeaz aritu da, eta egunerokoan balio demokratikoak “oso presente” izango dituela nabarmendu. Azken lau urteotan bidelagun izan dituen alderdikide nahiz oposizioko kideei eskerrak eman dizkie eta, gaur bertan kargua hartu dutenei, elkarlanerako deia egin: “Eskerrak eman nahi dizkiot PSE-EEko ordezkariari, Tolosan boto gehien jaso dituen alderdiko hautagaia babesteagatik. EH Bilduri, berriz, kritikoa izan dadila eskatu nahi diot, herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko”. Bukatzeko, udal langileak ere goraipatu ditu Peonek, eta Antton Market udalgintzan maisu izandakoa omendu nahi izan du; duela astebete zendu zen. Bere aita ere ekarri du gogora.

Alde bateko zein besteko txaloak eman ditu hitzorduak, eta aldarriek ere izan dute tarterik: pentsiodunenek eta Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundearenek.

Aretoko ekitaldia Tolosako Udal Txistulari Bandak biribildu du, Alkate soinua joz. Plaza Zaharrean, berriz, ohorezko erreberentzia dantza eskaini diote Udaberri dantza taldeko dantzariek, udalbatza berriari.

 

Udalen osaketa gehiago:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!