Aiztondo bailaran eta Anoetaldean osatu dira udalbatza berriak

Jon Miranda Labaien 2019ko ekainaren 15a

Hiru emakumezko eta sei gizonezkok hartu dituzte Aiztondo bailara eta Anoetaldeko alkatetzak.

AMASA-VILLABONA

Beatriz Unzue (EH Bildu) izango da aurrerantzean alkate, bere aldeko zazpi boto eskuratu eta EAJ eta PSE-EEk boto zuriak eman ondoren.

ZIZURKIL

Iker Urruzola (EH Bildu), Joxe Mari Luengo orain arte alkate izan den taldekideren eskutik jaso du aginte makila.

ASTEASU

Pili Legarrak (Asteasu Batuz) segiko du alkate. EAJk bi zinegotzi izango ditu udaletxean.

LARRAUL

Maite Arana sozialista izango da alkate Larraulen; PSE-EErena izan zen udal hauteskundeetan aurkeztutako zerrenda bakarra eta 19 boto eskuratu zituen; boto zuriak 95 izan ziren.

ADUNA

 

Josu Amilibiak (EH Bildu) segiko du Adunako alkatetzan.

ALKIZA

Alkate berria dute Alkizan. Inaki Irazabalbeitiak hartu du lekukoa, Jon Umerezen eskutik.

ANOETA

Pello Estanga (EH Bildu) izango da beste lau urtez Anoetan alkate.

IRURA

Gorka Murua (EH Bildu) Irurako alkate berria izango da, udal hauteskundeetan koalizioa abertzalea irabazle izan ondoren. Ana Leunda jeltzalearen eskutik jaso du alkate-makila.

HERNIALDE

Aldaketa egon da Hernialden. 2007tik Igaro Balda izan da alkate eta gaur bere lekua hartu du Aitor Zubillagak.

 

Udalen osaketa gehiago:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!