Ibarraldean bederatzi alkatetatik sei berriak dira

Ataria 2019ko ekainaren 15a

Berastegi, Belauntza eta Orexan jarraituko dute alkate berdinek. Gainerako udalerrietan aurpegi berriak izango dira.

IBARRA

Igor Zapirainek hartu du aginte makila, orain arteko alkate Mikel Agirrezabalaren eskutik. 6 boto izan dira EH Bilduko hautagaiarentzat, 4, EAJko Itziar Jauregirentzat eta boto zuri bat egon da.

BERASTEGI

Amaia Azkuek (EH Bildu) jarraituko du alkate gisa Berastegiko Udalean. Beasti Bizi taldeak hiru zinegotzi izango ditu.

ELDUAIN

EH Bilduren hautagaitza izan zen udal hauteskundeetara aurkeztu zen bakarra. Bost kideek gaur hartu dute kargua.

BERROBI

PSE-EEko hautagaitza izan zen udal hauteskundeetan aurkeztu zen bakarra. Gaur, zerrenda horretako sei kidek hartu dute zinegotzi kargua.  David De Miguel Les izendatu dute Berrobiko alkat

GAZTELU

EH Bildu bakarrik aurkeztu zen udal hauteskundeetara Gaztelun. Argazkian Edurne Gartzia aginte makilarekin.

LEABURU-TXARAMA

Joxe Ramon Eizagirre (EH Bildu) izango da aurrerantzean Leaburu-Txaramako alkate. Talde bereko Luisa Uzkudunek pasa dio lekukoa.

BELAUNTZA

Silvia Moneok segiko du Belauntzako alkatetzan datozen lau urteetan. Denok Bat zerrendak lortu zituen boto gehien maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan.

LIZARTZA

Alkate berria dute Lizartzan: Iñaki Azpiroz. EH Bilduk aurkeztutako hautagaitzako buru izan zen eta talde horrek lortu ditu udaleko zazpi eserlekuak.

OREXA

Eneko Maiozek alkate kargua berritu du Orexan. 2023ra bitarteko udalbatzak kargua hartu du goizean.

 

Udalen osaketa gehiago:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!