«Aulki finkoan traineruen lehia da gorena»

Ataria 2018ko maiatzaren 18a

Maider Zumeta. MIKEL IRAOLA

Maider Zumeta: «Zazpi urte daramatzat arraunean, eta Hernanin aritu nintzen traineruan, aurrez».

«TAK-en herri txiki askotako nahasketa bat dago, eta denok Tolosan elkartzen gara, hain berezia den leku horretan. Sekulako giroa sortzen da gure artean eta, talde bezala, balore asko jasotzen ditugu».

«Sekulako ilusioa egiten dit nire taldearen traineruan aritzeak. Aulki finkoan traineruen lehia da gorena eta, uste dut, ikaragarria dela horrelako talde txiki batek trainerua osatzeko behar duen indarra».

«Talde berria gara, eta askok ez dute ezagutzen traineruari begirako uda oso bat. Bestelako helburuak ditugu, behetik hasi eta gorantz joateko asmoa dugu. Hernanin duela hiru urte hasi ginen, eta orain hemen ditugun asmo bertsuak genituen han ere; pixkana joan beharra dago».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!