«Azkenean, iritsi zaigu ametsa betetzeko momentua»

Ataria 2018ko mai. 18a, 11:17

Nagore Urdapilleta. MIKEL IRAOLA

Nagore Urdapilleta: Arraunean 13 urterekin hasi nintzen, ez nuelako nire gustuko kirola aurkitzen. Niretzat giro berri bat aurkitzea izan zen eta, behin taldean konfiantza hartuta, izugarri harrapatu ninduen arraunak; sei urtera hementxe jarraitzen dut».

«Garrantzi handia du proiektuak, batez ere, emakumen arraunarentzat. Talde txiki bat gara, eta uste dut baloratzekoa dela talde honek egiten duen esfortzua: astean gutxienez lautan Tolosatik Oriorainoko joan-etorria egin behar izaten dugu, uretan entrenatzeko. Horrek kostu handia du, eta gure aldetik ere esfortzu handia eskatzen du, ikasleak baikara».

«Plangintza on bat eginez gero eta, ikasketak eguneratuta eramanez gero, guztia egin daiteke. Arraunak asko erakusten du ikasketak behar bezala antolatzen: dedikazioa, orduak, entrenamenduak,...».

«Tolosaldearen izenean arraunean aritzea erronka bat da. Proiektu berri honetan aritzeko aukera izatea, izugarrizko aurrerapausoa da niretzat, bai pertsona, bai talde moduan. Hasiera-hasieratik elkarrekin aritutako batzuk bagaude traineruan eta, iruditzen zait TAK-eri eskerrak ematekoa ere badela egitasmo hau abiaraztea».

«Lehen ez bezala, orain helburua udara ondo iristea da, eta horrek esfortzu fisiko handiagoa eskatzen du. Negua aurrekoak baino gogorragoa izan da, eta gorputza gehiago behartzen da, baina jasoko ditugu prestakuntza horren fruituak».

Aurtengo denboraldia lehenengoa izanda, uste dut gozatzera goazela, eta nor garen erakustera: erakustera, zein talde eta baliabide txikitatik lortu ditugun halako emaitzak. Gure trainerua ateratzearen ametsa askotan izan dugu hizpide eta, azkenean, iritsi zaigu amets hori betetzeko momentua».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!