«Hasieran aurkari zuzen bat bilatu beharko dugu»

Ataria 2018ko maiatzaren 18a

Ane Sachez. MIKEL IRAOLA

«Hernanin hasi nintzen traineruan, eta hiru urte egin ditut han. Bateletik itsasora sekulako desberdintasuna dago, ordura arte ez baikinen sekula itsasoan aritu; arraun egiteko modua ere desberdina da, ura ez baitago leku berean. Kosta egingo litzaidake batelaren edo traineruaren artean bat aukeratzea».

«Denok arraunean elkarrekin ibili izan gara txikitatik, eta beraiekin traineru berean aritzeak grina pizten digu; interesgarria da».

«Talde berria gara eta kosta egingo zaigu hastea, baina denok talde berekoak gara, eta gogo handia dugu; ea etorkizunik badugun».

«Hasieran aurkari zuzen bat bilatu beharko dugu, eta haiei irabaztea bilakatuko da gure erronka. Urteak pasatu ahala hobetzen joango gara, eta helburuak ere pixkana jarri beharko dizkiogu geure buruari».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!