'Handia' filma

Tolosaldeko izarrak zinemaldian

Jon Miranda Labaien 2017ko ira. 17a, 08:59

Aurten Zinemaldia 65. ediziora helduko da. Bokazio zinematografiko eta komertziala zuen Nazioarteko Zine Astea bezala sortuak, berehala lortu zuen FIAPFek (Filme Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) esleitzen duen B maila (lehiarik gabeko zinemaldia) bere lehen edizioan lortutako arrakastari esker.

Horrela, ondorengo urtean, Nazioarteko Zinemaldi izendatu zuten, eta 1955ean FIAPFek lehiaketarako aproposa eta koloretako pelikuletan espezializatua zela onartu zuen: sari ofizialak eman zitezkeen harrezkero. 1957an A maila behin betiko eman zitzaion.

Garai hartako zentsura zurrunetik kanpo kokatuz, Donostia Zinemaldiak izaera jakina hartu zuen: momentuko zinerik konprometitu eta berritzaileenaren erakusleihoa izatea. Lehen urte haietatik hona ugari izan dira Zinemaldira bertaratu diren pertsona ospetsuak.

Euren jardunbidearekin zine munduari hainbeste eman diotenei esker ona adierazteko Donostia Saria sortu zen 1986an, eta aurten saria Ricardo Darin, Agnés Varda eta Monica Belluccik eskuratuko dute. Donostiako Husmee diseinu estudioak egin du, aurten, Sail Ofizialeko afixa. 24 fotogramako erretikulu batez osatua dago, eta 65 zenbakiaren istorioa kontatzen du. Kartelak mozketa eta muntaketaren kontzeptuekin jolasten du.

Donostia Zinemaldia sozietate publiko batek kudeatzen du eta akziodunak lau erakunde hauek dira, %25nako ehunekoarekin: Espainiako Kultura ministerioko Arte eta Zinema Zientzietako Institutua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala. Erakunde hauek kopuru berdinean emandako diru laguntzen eta hainbat babeslek jarritako diruaren bitartez finantzatzen da. Aurtengoak 7,9 milioi euroko aurrekontua izango du.

Irailaren 22tik 30era bitartean ospatuko da 65. Donostia Zinemaldia eta atzera begirako, lehen aldiz eskainiko diren film, dokumental, film labur eta bestelakoekin, zerrenda luzea osatuko dute zinemazaleek. Pelikula horietatik hamalau dira Euskal Herrian ekoitzitakoak eta horietatik zortzi euskarazkoak. Produkzio horietako batzuetan eskualdeko herritarrek hartu dute parte, attrezzoko arduradun, zuzendari, aktore edo produktore gisa. Horietako batzuekin hitz egin du erreportaje honetan Tolosaldeko Ataria-k.

Erlazionatuak

'Ab Alio' (Zinemira Kimuak)

Jon Miranda Labaien 2017 ira 17 Tolosa

'Dantza' (Glocal in Progress)

Jon Miranda Labaien 2017 ira 17 Alkiza

'Handia' (Sail Ofiziala)

Jon Miranda Labaien 2017 ira 17 Tolosaldea

'OperaciĆ³n Concha' (Belodromoa)

Jon Miranda Labaien 2017 ira 17 Alkiza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!