T2T eta T3T

Azken arnasa, helmugan

Tolosaldeko Ataria

T2T eta T3T lasterketak, Tolosako Trianguloa plazan izan du amaiera. Aurtengo edizioko lehen korrikalariek, jendearen txalo eta oihu artean gurutzatu dute helmugako arkua; askok euren umeak eta guzti.

2 ordu eta 11 minutu behar izan ditu Asier Alonsok, T2T lasterketako garaileak, ibilbidea osatzeko, Isamil Razga lasterketa luzeko lehen sailkatuak, berriz, 4 ordu eta 18 minutu. Emakumezkoetan, T2T lasterketako azkarrena izan den Laida Elizegik, 2 ordu eta 48 minutu markatzen zituela igaro du helmuga, eta Oihana Azkorbebeitiak, T3T lasterketako garaileak, aldiz, 5 ordu eta 17 minutuetan geratu du denbora Triangulo plazan.

Goar Lopetegi ibartarrak eman du ezustekoa, T3T lasterketan aurkariei aurre hartu eta hirugarren postuan sailkatuz. Behin helmuga igarota, korrikalari ugarik Gurutze Gorriko langileen laguntza behar izan dute, indarrez oso justu iritsi direlako. Garaileak, berriz, irrifartsu eta pozik gurutzatu dute arkua. Guztien artean, gauza bat ondorioztatu ahal izan dute: Horrelako lasterketa batean aritzeko, oso ondo prestatuta egon behar dela.

Erlazionatuak

Lehen tontorra, Hernio

Tolosaldeko Ataria 2017 eka 18 Tolosaldea

Uzturren, beroa nagusi

Tolosaldeko Ataria 2017 eka 18 Tolosaldea

Erroizperekin komeriak iritsi dira

Tolosaldeko Ataria 2017 eka 18 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!