T2T eta T3T

Erroizperekin komeriak iritsi dira

Tolosaldeko Ataria

Lasterketako hirugarren tontorra izan da Erroizpe, 36. kilometroan. Bertara igo aurretik, ordea, jende askok utzi behar izan du lasterketa, Elduain inguruan, izugarrizko sargoria egiten zuen eta.

Erroizpeko tontorrak zenbait ondorio ekarri dizkiete lasterkari askori, ez beroagatik soilik, izan ere, T3T lasterketako hirugarren posturako borrokan aldaketak ekarri ditu. Bertatik, Iban Agirrezabala igaro da hirugarren postuan, baina jaitsieran, kalanbreak tarteko, atzera egin du sailkapenean, eta Goar Lopetegi ibartarrak hartu dio aurre, gerora lortu duen hirugarren posturaino igarota.

T2T lasterketako korrikalariak, lasterketa luzekoak baino lehenago igo dira. Erroizpera joan baino lehen, antolatzaileek behin eta berriz gomendatu diete parte hartzaileei ura edateko, baina nekeak jota eta indar falta zela eta, korrikalari batzuek Erroizpen bertan eman dute amore.

Erlazionatuak

Lehen tontorra, Hernio

Tolosaldeko Ataria 2017 eka 18 Tolosaldea

Uzturren, beroa nagusi

Tolosaldeko Ataria 2017 eka 18 Tolosaldea

Azken arnasa, helmugan

Tolosaldeko Ataria 2017 eka 18 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!