Uzturreko gailurrean, jende ugari zegoen Tolosaldeko 2 Tontorrak eta Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi lasterketetako korrikalarien zain. Bertatik pasatzen lehenak, lasterketa motzekoak izan dira, 10:30ak aldera. Ordubete beranduago heldu dira ibilbide luzeko lehen partaideak; hemen ere, gizonezkoetan eta emakumezkoetan, faboritoak nagusi, gainerakoei alde handia ateraz gainera.
Sagardorik eta pintxorik ez da falta izan indarrak hartu eta beroari aurre egiteko. Gainera, Uzturren bertan, parte hartzaile askok eman dute amore, eta lasterketa utzi behar izan dute, beroak, lesioek eta bestelako arazoek eraginda.