T2T eta T3T

Lehen tontorra, Hernio

Ataria 2017ko ekainaren 18a

Goizeko 9:00etan eman zaio hasiera aurtengo Tolosaldeko 3 Tontorrak lasterketari. Korrikalariek, 42 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute, eta Trianguloa plazan hasita, lehen ordubetea betetzerako Herniora igotzen hasi dira lehen partaideak.

Gizonezkoen mailan, Ismail Razga zen aurtengo faboritoa eta bera izan da gurutzera igotzen lehena. Emakumezkoetan, berriz, Oihana Azkorbebeitia izan da lehena gurutzeraino igotzen. Bertatik, Alkizara jaitsi dira, ondoren Irurara, eta bertatik abiatuta hartu dute Uzturreraino igotzeko bidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!