T2T eta T3T

Ismail Razga eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi dute T3T mendi lasterketa

Ataria 2017ko ekainaren 18a

T2T-ren lehen edizioan, Asier Alonsok eta Itziar Anduezak jantzi dute txapela. Mutilen lasterketan, Asier Alonso eta Jokin Lizeaga elkarrekin helmugaratu dira, eskutik helduta.

Tolosaldeko 3 Tontorren mendi lasterketaren laugarren edizioan Ismail Razgak iazko garaipena errepikatu du. Oihana Azkorbebeitiak, aldiz, lehen txapela jantzi du. Bero handia izan dute parte hartzaileek, eta batek baino gehiagok lasterketa utzi egin du.

Tolosaldeko 2 Tontorren lehen edizioan, Laida Elizegi izan da irabazlea. Mutiletan bi garaile izan dira helmugan, Asier Alonso eta Jokin Lizeaga. Biak elkarrekin iritsi dira eskutik helduta. Antolakuntzak txip-ari jaramon egin eta Alonsori eman dio txapela. Podium-ean, ordea, azpimarratu zuten biak iritsi zirela elkarrekin.

SAILKAPENAK, T2T

EMAKUMEAK

1. Laida Elizegi

2. Amaiur Iglesias

3. Itziar Andueza

GIZONEZKOAK

1. Asier Alonso eta Jokin Lizeaga

3. Ion Sola

SAILKAPENAK, T3T

Tolosaldeko lehenak

Aitziber Murua eta Goar Lopetegi

23 urte azpikoetan lehenak

Ismail Razga (emakumeetan ez zen 23 urte azpikorik izan helmugan)

Beteranoak, 45 urtetik gorakoetan lehenak

Marian Rosa eta Carlos Garcia

Hernioko tarteko helmuga

Ismail Razga eta Oihana Azkorbebeitia

Sailkapen orokorra, gizonezkoak

1. Ismail Razga

2. Carlos Garcia

3. Goar Lopetegi

Sailkapen orokorra, emakumezkoak

1. Oihana Azkorbebeitia

2. Amaia Larreategi

3. Amaia Amantegi

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!