Ostegun Gizena 2015

Eskoletan ere Ostegun Gizena ospatu dute

Rebeka Calvo Gonzalez

Eskualdeko eskola askotan hasi dute eguna mozorrotuta. Ostegun Gizena da, eta txupinazoa iritsi aurretik eskoletako patioetan bildu dira mozorrotuta dantza egiteko prest. Txistorra pintxoak ere jan dituzte.

Irudietan Tolosako Samaniego ikastetxeko eta Laskorain ikastolako haurrak ikusi daitezke, eta baita Ibarrako Uzturpe ikastolakoak eta Albizturgo eskolakoak ere. Samaniego ikastetxean Haur Hezkuntzakoak txilabarekin joan dira, LHko lehen ziklokoak nahi duten eran joan dira mozorrotuta, bigarren ziklokoak txilabarekin eta hirugarren ziklokoko gehienak modan jarri diren buzoekin joan dira. Laskorainen ere haur guztiak mozorrotuta joan dira, azken asteetan egin dituzten mozorroekin, hain zuzen, eta dantza ere egin dute irakasle eta gurasoez inguratuta. Ibarran berriz, Dianaren parodia egin dute. Berrobiko eta Bidania-Goiazko eskolako haurrek ospatu dute inauterien etorrera.

Arratsaldean, berriz, Villabonako eskoletako haurren txanda izan da. Azken urteetan euria dela eta Olaederra kiroldegian egin izan dute jaialdia, baina aurten Errebote plazan egin dute.

Jarraian, berriz, Hirukide Ikastetxean egin zuten jaialdiaren eta Altzoko ikasleek egindako Mallorcarako bidaiaren antzezlanaren bideoak:

Erlazionatuak

Ostegun Gizeneko saio berezia

Tolosaldeko Ataria 2015 ots 13 Tolosa

Zezenaren aurrean ere dantzan

Maier Ugartemendia 2015 ots 12 Tolosa

Txupinazoa argazkitan

Tolosaldeko Ataria 2015 ots 12 Tolosa

Irribarreak kale kantoietan

Tolosaldeko Ataria 2015 ots 12 Tolosa

Hasi dira #inauteriak15!

Tolosaldeko Ataria 2015 ots 12 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!