Ostegun Gizena 2015

Festazaleak jasotzeko prest daude txosnagunean

Maier Ugartemendia

"Euskal Herriaren parte, eta ez utzi aparte" leloa du aurtengo txosnagunearen kartelak, eta badirudi horrelakorik ez dela gertatuko; eguerdian jada zabaldu ditu ateak eta bertatik igaro dira hainbat herritar lehen tragoa hartzera

Euskal Herria plazan kokatuta daude txosnak, Astelehenita bitarte, karpa erraldoi batean. Txosna batzordea Otsabi, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Jatorkin, Euskal herria Sozialista eta Tolosako Gazte Asanbladak osatu dute aurten. Talde bakoitzak bere aldarrikapena egingo du txosnagunean. Guztia auzolanean antolatu dute, eta hilabeteak daramatzate lanean guztia ondo atera dadin datozen egunetan.

Gaur eguerdian zagiardoa izan dute txosnetan, eta 19:00etan kontzertuei ekingo diote. Lehena La Jodedera taldea izango da, eta 22:30etik aurrera Ingo al deu? eta Little Martin taldeek joko dute.

Bihar, berriz, 22:30ean Ahuntzape, Xaiko eta Dj Arki izango dira bertan. Hala ere, aurrera begira Astelehenita bitarte festarik ez da faltako. Makina bat kontzertu eta txiste afaria ere izango baitituzte.

Erlazionatuak

Ostegun Gizeneko saio berezia

Tolosaldeko Ataria 2015 ots 13 Tolosa

Zezenaren aurrean ere dantzan

Maier Ugartemendia 2015 ots 12 Tolosa

Txupinazoa argazkitan

Tolosaldeko Ataria 2015 ots 12 Tolosa

Irribarreak kale kantoietan

Tolosaldeko Ataria 2015 ots 12 Tolosa

Eskoletan ere Ostegun Gizena ospatu dute

Rebeka Calvo Gonzalez 2015 ots 12 Tolosaldea

Hasi dira #inauteriak15!

Tolosaldeko Ataria 2015 ots 12 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!