Ostegun Gizena 2015

Marea bat saltoka

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Onsalo 2015eko otsailaren 13a

Ainhoa Onsalo tolosarrak Ostegun Gizeneko kronika idatzi du bere ikuspegitik. Kabi Alai konpartsako kidea da eta eguna beraiekin nola pasa zuen kontatzen du.

Esnatu eta leihoa ireki dut, hainbeste denboran zain egon garen egunean zein eguraldi egiten duen ikusteko. Izugarria, eguraldi ederra! Azkar batean jantzi, ile apaindegira joan eta hortik zuzenean elkartera. Bertan hasi gara argazkiak gora eta txistor pintxoak behera. Guztia prest dagoela hor joan gara udaletxe atarira, Joakin omendu eta udaletxeko balkoira hurbildu gara. Urtetik urtera jende gehiago, anbiente nabariagoa eta alaitasun handiagoa. Jendearen urduritasunak goitik nabari dira eta txupinazoa bota ostean izugarria da denen artean lortzen den unea. Marea bat saltoka, inauteriei hasiera ematen diena. Kalera jaitsi eta txarangarekin batera urteroko ibilbidea egin ostean bazkari on baten bila joan gara elkartera. Handik zezenetara, hango giroa alaitu eta bagoaz berriro kalez kale saltoka abestuz. Eguna ezin hobe amaitzeko lagun arteko afari eta parranda eder bat dira gakoa! Inauteriei hasiera ezin hobea ematen diegu beti, eta aurtengoa ez da gutxiago izan!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!