Arnasguneak, ukituta

Euskarari buruzko ekitaldiak

Ataria 2014ko maiatzaren 30a

Ekainaren 14ean Tolosan ospatuko den Udalerri Euskaldunen Egunaren harira, hainbat hitzaldi, tailer eta beste antolatu dira datozen egunetan eskualdean:

TOLOSA

  • Ekainaren 4ean, 19:30ean, kultur etxean, Dabid Anauten hitzaldia: Euskararen kate hautsiak.
  • Ekainaren 9an, 20:30ean, Leidorren, Beñat Alberdiren Euskara, ospela eta egutera dokumentala. Joel Joan eta Sergi Lararen Fenix 11*23  filma.
  • Ekainaren 9tik 15era Tolosako kultur etxean Euskara, ospeletik eguterara erakusketa.
  • Ekainaren 11n, 14:15ean, kultur etxean, Estitxu Garairen tailerra: Euskara, tresna eta aukera merkataritzan (lehen taldea beteta dago; bigarren taldea osatzeko aukera legoke izen-emate berriak baleude).
  • Ekainaren 12an, 19:30ean, kultur etxean, Jon Sarasuaren hitzaldia: Hiztunpolisa, euskaltasunaren norabideaz apunteak.


VILLABONA

  • Ekainaren 11n, 18:00etan, Mintzolan, Sagrario Alemanen hitzaldia: Hizkuntzaren gaineko jarrerak Nafarroa Garaian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!