Arnasguneak, ukituta

Xabier Bengoetxea irakaslea arnasguneen inguruan

Ataria 2014ko maiatzaren 12a

Xabier Bengoetxeak ikerketa egin du euskararen erabileraren inguruan. Tolosaldeko lau herri-arnasgune aztertu ditu, Asteasu, Amezketa, Alegia eta Berastegi. Eta datu demografikoak, soziolinguistikoak eta bestelakoak ikertuta ondorioztatu du lau herriak arnasgune gisa indartsu daudela, ez dagoela alarma sortzeko arrazoirik. Alabaina, arnasguneetan errepikatu ohi diren joerak ageri dira lau herriotan ere: euskaldun kopuruak, gutxi bada ere, behera egin du; jatorrizko hizkuntza euskara dutenen kopuruak behera egin du; eta etxean euskara hutsez aritzen direnen kopuruak behera egin du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!