18 autobus atera dira Tolosaldetik Bilboko manifestaziora

Ataria 2014ko urtarrilaren 11

Santa Klara ingurutik atera dira Tolosako autobusak. I.G.L.
Beste behin Tolosaldetik jende ugari mobilizatu da, eta 18 autobus joan dira Bilbon gaur 18:00etan egingo den manifestaziora. Anoeta-Iruratik 2 autobus, Berastegi-Berrobitik 1, Lizartza-Orexatik 2, Leaburu-Txarama eta Gaztelutik 1, Zizurkiletik 1 (80 pertsonakoa), Alegia-Orendain-Ikaztegietatik 1, Altzotik 1, Asteasutik 1, Amasa-Villabonatik 2, Ibarratik 1, Amezketatik 1 (Tolosako zenbait bizilagunekin) eta Tolosatik 4. Bestalde, autoz ere jende ugari joan dela azaldu dute autobusak antolatzen aritu direnek.

Manifestazioa 'Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde' leloarekin egingo da, eta EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, ELA eta LABek deitu dute. 18:00etan hasiko da La Casillatik eta Bilboko udaletxean amaituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!