Elkarretaratzeak EPPKren bitartekaritza taldeko kideen atxiloketak salatzeko

Ataria 2014ko urtarrilaren 10a

Guardia Zibilak asteazkenean eginiko atxiloketen kontra azaltzeko mobilizazioak egin zituzten atzo iluntzean eskualdean; Asteasun 20 pertsona bildu ziren, Anoeta-Iruran 30, Orexa-Lizartzan 35 eta Tolosan 100.

Asteazkenean presoen kolektiboko abokatuen egoitzetan sartu zen Guardia Zibila, eta zortzi lagun atxilotu zituen. Presoen kolektiboak izendatu zuen Mintzaidetza Lanetarako Taldeko kideak dira, eta hainbat etxe ere miatu zituzten. Atxilotuak Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!