Debekuaren ondoren, beste mobilizazio bat deitu dute EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, ELA eta LABek

Ataria 2014ko urtarrilaren 10a

Bidegoianen Tantaz Tanta ekimenaren alde eginiko ekitaldia
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok debekatu egin du Bilbon euskal presoen eskubideen alde deitutako mobilizazioa. Hori ikusita, Tantaz Tanta ekimenak bertan behera utzi du mobilizazioa, eta esan du helburua betetzat ematen duela. Gaurko beste mobilizazio bat iragarri dute, 'Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde' leloarekin egingo da, eta EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, ELA eta LABek deitu dute. 18:00etan aterako da La Casillatik. Hainbat autobus aterako dira eskualdetik manifestaziora joateko.

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak ez zuen deliturik ikusi Tantaz Tantak gaurko deituta zuen mobilizazioan, baina ekitaldia bera legezkoa dela iritzi badu ere, debekatu edo ez Eloy Velasco epailearen esku utzi zuen, deitzailea, Tantaz Tanta mugimendua, Herrira-ren ordezko izan daitekeela argudiatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!